Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eraikin baten fatxadako balkoien argazkia

Eskubideak eta betebeharrak



Maizterren eskubideak

  • Etxebizitza gehienez zazpi urteko epean erabiltzea.
  • Alokairuaren prezioa bizikidetza-unitatearen ahalmen ekonomikoaren araberakoa izatea.
  • Alokairuaren epea luzatzeko aukera izatea.
  • Etxebizitzan konponketak egitea, bizigarritasun-baldintzak bermatzeko.
  • Legean aurreikusitako kasuetan, subrogatzeko (hots, maizter gisa agertzen zen pertsona ordezteko) aukera izatea.

Maizterren betebehar nagusiak

  • Etxebizitzak ohiko bizilekua izan behar du.
  • Debekatuta dago etxebizitza lagatzea.
  • Ezin da jarduerarik egin eta negoziorik ustiatu.
  • Errentaren zenbatekoa ordaindu behar da.
  • Etxebizitza behar bezala erabili behar da.
  • Auzotasun onaren arauak bete behar dira.
  • Etxebizitzaren gastu komunak ordaindu behar dira.
  • Etxebizitza egoera onean eduki behar da.
  • Gorabeherak Etxegintzari jakinarazi behar zaizkio.
  • Eraikina zaindu behar da.
  • Etxebizitzarako aseguru-poliza bat kontratatu behar da.
  • Debekatuta dago obrak baimenik gabe egitea.
  • Bizikidetza-harreman onak eduki behar dira auzotarren erkidegoarekin.
  • Etxebizitza utzi behar da kontratua amaitzean.